Ongi etorri Zubikoara,arreta globala, espezifikoa, integratua eta indibidualizatua eskaintzen duen diziplina anitzeko zentrora. Zubikoak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu zentroan bertan, leku batetik bestera joatea saihesteko, hala nola:
Zer eskaintzen du Zubikoak
Bizkaiko Zubiaren ondoan gaude, Areetan. Oso leku erosoa da, edozein garraiobide erabilita erraz irits daitekeelako bertara, eta erdiguneko ingurune ezagun batean dagoelako.
Gure diziplinarteko zerbitzuekin eta estamentu desberdinekin ditugun barne eta kanpoko koordinazioekin, beharrizan guztiei kalitatezko erantzuna ematen saiatzen gara.
Gure eskaintza
Zentroan psikologiarekin, hezkuntzarekin eta osasunarekin harremana duten arazoen aholkularitzan, ebaluazioan eta tratamenduan lan egiten dugu. Kognitibo- konduktual ikuspegia erabiltzen dugu horretarako, baita tratamendu biologikoak, biosozialak, sistemikoak, farmakologiakoak, psikohezkuntzan oinarrituriko tratamenduak eta tratamendu psikoterapeutiko anitzak erabiltzen dira (taldekoak, banakakoak edo familia anitzekoak).
Zubikoak zuzenean laguntzen du ASPERTXU elkartearekin
Aspertxu Elkartea Asperger nahastea eta autismoaren espektroko nahastea duten haurren gurasoen eta pertsonen artean sortu da eta Asperger federazio nazionalari, FAE, loturik dago.
Eta zeharkako moduan beste hainbeste elkarterekin
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
EUSKO JAURLARITZAKO OSASUN SAILA
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak laguntza-zentro balioaniztun gisa aitortu du logopediaren (V.61), psikologia sanitarioaren (V.900), fisioterapiaren (V.59) eta terapia okupazionalaren (U.60) esparruan.
Erregistro sanitarioaren zenbakia 48.C.2.5.90 6010.
